Areto futbola

U.D.Aren areto futbol taldea 2005eko irailean jarri zen martxan.

Gipuzkoako 3.B mailan jokatzen hasi zen baina hasieratik erakutsi zuen maila ona taldeak. Horrela, 2005/2006 denboraldian jadanik igoerako playoffak jokatu zituen, 2008/2009 denboraldira arte mailaz igotzea lortu ez zuen arren. Denboraldi hartan gainera U.D.Ako taldeak Gipuzkoako Txapeldun izatea erdietsi zuen.