Txirrindularitza

Txirrindularitza sailak urtean bi lasterketa edo txapelketa antolatzen ditu Aretxabaletan: martxoa inguruan bata, Gipuzkoako trialsin txapelketarako puntuagarria den froga, eta abuztuaren 16an bigarrena, Leintz Bailarako itzulia. Gainera, Leintz-Gatzagako itzulia ere antolatzen du Dorletako Ama elkartearekin batera.

 

Leintz Bailarako itzuliak dagoeneko 79 urte bete ditu, eta 23 urtez azpiko eta elite mailako txirrindulariak hartzen dute parte, Udako kriteriumeko azken etapa delarik. Abuztuko Andramari jaietako bigarren egunean ikusmin handia sortzen duen ekitaldia da proba hori.